PORTFOLIOA
Ikasturtea amaitzen ari da eta udako
oporrak iristear daude, beraz, Blog honi amaiera emateko ordua iritsi da. Horretarako,
azken hausnarketa bat egingo dut, lauhilekoan zehar landu duguna biltzen
saiatuz, eta horren inguruko nire iritzia konpartituz.
Ikasturte hasieran, irakasleak klasean
ikusitakoaren inguruko Blog bat egitea proposatu zigun, non ikasgelan landutakoa
eta gaiaren inguruko gure hausnarketa txikiak konpartitzeko aukera izan dugun. Hasieran,
galdu samar ikusi nuen nire burua, izan ere, ez nuen lehenago blog bat egiteko aukerarik izan, eta beldur pixka
bat eduki nuen zenbait unetan. Gerora, ikasgaia ulertzen joan ahala hobeto
ikusi naiz, eta azkenean nahiko gustura sentitu naiz blogarekin eta bertan egindako
hainbat hausnarketekin. Beraz, amaiera emateko blog-ean zehar idatzi dudanaren
oroimen txiki bat egingo dut bertan idatzitakoa ber gogoratzeko.
Lehenengo astean, irakasgaiari hasiera
eman genion, eta landutako lehen pertsonaia ezaguna Ivan Illich izan zen. Bere
pentsamenduak eta ideiak lantzen aritu ginen, hiru kapituluren bidez. Bakoitza
irakurri ostean, galdera batzuk erantzun behar izaten genituen eta esan beharra
dago, hasieran testuak ez zirela batere errazak ulertzeko, baina gero
irakaslearekin eta klase kideekin zalantzak argitzeko aukera izan dugu une oro.
Ondoren, gorputzaren esanahiaren garrantziaren
inguruan aritu ginen hizketan. Irakasleak ikusarazi digu gure egunerokoan
gorputzek duten garrantzia eta zenbat gauza transmititzen ditugun honen bitartez.
Horretarako bi jarduera proposatu zizkigun; lehenengoan, eskolako gorputzak
aztertu eta hainbat argazki esanguratsu atera behar izan genituen. Bigarren
ekintza berriz, eskolaz kanpoko gorputzetan zentratzea izan zen eta hauei ere
beste hainbeste argazki atera genizkien. Denon artean hainbat irakurketa
desberdin atera genituen argazki bakoitzetik eta oso interesgarria izan zen
gorputzek transmititutako mezuak irakurtzea.
Berriro ere Illich-en pentsamenduaren
lanketari helduz, lehenago irakurritako kapituluen performance-ak egiten hasi
ginen taldeka. Performance bakoitzean, kapitulu batetik hartutako ideia bat lantzen
genuen, eta gero denon artean zer mezu helarazi nahi izan den komentatzen
genuen. Denon artean ideia interesgarri ugari atera ziren eta elkar osatuz joan
ginen. Asko gustatu zait kontzeptuak lantzeko metodo hau, izan ere, gauzak era
ezberdinean planteatzen eta ikusten laguntzen du, eta gainera oso dinamikoa eta
entretenigarria egin zait.
Performance-ekin amaitutakoan, ikasteko
beste hainbat modu alternatibo lantzen hasi ginen; horien artean homeschooling-a.
Lehenagotik landutako kontzeptua zen hau, baina ondo etorri zaigu ber gogoratzeko
eta beste pare bat buelta emateko gaiari.
Gerora, Tom Boy izeneko pelikula jarri
zigun klasean irakasleak. Asko gustatu zitzaidan pelikula, errealitatean aurki
ditzakegun egoera askori egiten bai die erreferentzia eta generoaren gaiaren
inguruan asko hausnartzera eraman nau. Etorkizuneko irakasle gisa oso
baliagarri iruditu zait eta uste dut presente eduki behar dugun gaia dela, haurrei
errealitatea naturaltasunez erakustea eta dauden aukera guztiak eskaintzea
ezinbestekoa da egoera hauek ekiditeko.
Arlo teorikoan murgilduz, curriculuma
lantzen hasi ginen. Hasieran asko kostatu zitzaigun curriculum mota bakoitza
bereiztea, denak antzeko kontzeptuak iruditu zitzaizkigun eta, baina irakasleak
curriculum mota desberdinei argazkiak ateratzearen lana bidali ostean, argiago
gelditu zait zein den bakoitza. Gainera, orain lehen jartzen ez nuen harreta jartzen
dut gauza askotan eta hori oso erabilgarria dela uste dut.
Ikasturteko modulu lana egiteko, Salburua
parke naturalera joan ginen ni eta nire taldekideak. Gerora, horri lotutako
unitate didaktikoa ere proposatu ziguten, matematikako zatia osatzeko. Lan honi
denbora asko eskaini behar zaio, eta egia da ikasturte amaieran hainbat lan
pilatu zaizkigula eta denboraz larri samar ibili garela atal batzuetan, baina
azkenean lortu dugu amaitzea. Orokorrean nahiko agobiatuak ibili gara lan honekin.
Lan modularra egin bitartean, beste
hainbat lan ere egin ditugu. Testu batzuk irakurriz, metodologia mota
desberdinak ikasi ditugu. Oso erabilgarria izan da nire iritziz irakasteko
beste modu batzuk ikastea, betiko era memoristiko tradizionaletik aldendu ahal
izateko ezinbestekoa da eta. Bestalde, eskola eta gizartea islatzeko
helburuarekin, kartografia bana egin genuen taldeka. Hau izan da nire lan gustukoenetakoa,
izan ere, oso gauza ezberdinak atera dira talde bakoitzetik. Bakoitzak bere
enfokea eman dio eta irakurketa desberdinak atera dira elkarrengandik, baina
denak lan bikainak. Asko gustatu zait gure ikuspuntua horrelako era desberdin
batean adierazi ahal izatea.
Honetaz gain, eskola mota desberdinak
ere landu ditugu, metodologia eta ezaugarri ezberdinak eskaintzen dituztenak.
Hau ere baliagarria izan da betiko metodologia tradizional zaharkitua alde
batera utzi eta beste metodo berritzaileago batzuk ezagutzeko.
Astunagoak edo lan karga handiagoa duten
lan hauetaz gain, beste hainbat jarduera ere egin ditugu. Hainbat bideo ikusi
eta testu irakurri ditugu gai desberdinen inguruan; esaterako irudien
biolentzia, Esther Ferrer-en performance-ak, Examined Life bidea, Beatriz
Preciadoren elkarrizketa, edota konpetentziei buruzko hainbat bideo.
Interesgarriak izan dira orokorrean eta denetatik zerbait berria ikasteko
aukera izan dut, eta bideo hauetako askok, gai hanitzen inguruan hausnartzeko ateak
zabaldu dizkidate.
Hau guztia azalduta, ikasturtea amaituko genuke, beraz, honaino iritsi da Blog-a. Espero dut zuen gustukoa izana eta era batean edo bestean erabilgarria izatea. Mila esker irakurtzeagatik.
Hurrengo arte!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina