UNITATE DIDAKTIKOA
Modulu
lanaz gain, unitate didaktiko bat ere egin dugu. Gure taldea Salburua parkera
joan ginenez K2-a egiteko, horri lotutako unitate didaktiko bat proposatu behar
genuen. Modulu lanean, talde bakoitzak bere baliabidean ikusitakoa gure
asignaturekin lotu behar genuen, baina baliabide gehienek, zerikusi gutxi dute
matematikekin. Hortaz, matematikari bideratutako unitate didaktiko bat proposatu
behar izan dugu taldeka.
Gainera,
unitate didaktikoa arazo batean oinarritutako metodologia erabiliz sortu dugu;
hau da, klasean matematikak lantzen ari garela, arazo bat sortu da, beraz,
horri irtenbidea ematen laguntzeko, Salburuara joango gara ikasleekin. Irteera baliatuz,
horretan oinarritutako proiektu bat planteatuko zaie ikasleei, matematikak
lantzera zuzendutakoa, noski.
Unitate
didaktikoaren hasieran, oso galduta ginen, ez genekien oso ondo nondik hasi eta
norantz jo; egia esan, nahiko zaila iruditzen zitzaigun Salburuako irteera
matematikekin lotzea, Natur zientziak dira gehien lantzen diren arloa eta. Baina
pixkanaka pixkanaka, lortu genuen arazo baten bidez, proiektua sortzea.
Esan bezala hasieran galdu xamar ibili arren,
oso proiektu interesgarria iruditu zait biharko eguneko irakasle gisa; ikasgaiak
beste era batera planteatzen ikasi baitut, era tradizionala eta liburuak alde
batera utzita. Gainera, ikasleentzat ere ikaskuntza erabilgarriagoa dela uste
dut, entretenigarriagoa izateaz gain.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina