ESKOLA MOTAK

Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen inguruko bideoak ikusi ditugu, metodología desberdinak aztertzeko helburuarekin, eta ondoren, horien inguruan hausnartu dugu.

Hona hemen eskola mota horiek:
  • AMARABERRI: Eskola mota hau, eskola publikoa da. Testu liburuen aurka dago, hau da, umeen beharretara egokituz, era praktikoago batean ikasi eta egiten dute lan. Gainera, adin ezberdinetako umeak nahastuta daude ikasgelan, elkar laguntzeko eta besteengandik gauza desberdinak ikasteko helburuarekin. Eta eskola honetan, harremanei, izaerari eta ikasketei ematen zaie garrantzia gehienbat. 
  • PAIDEIA:  Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan, berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera, Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen dute. Eskola barruan, asanbladak egiten dira, denen artean, suertatutako arazoak konpontzeko.
  • ESKOLA TXIKIAK: Eskola hauetan guraso-ikasle-irakasle harremana oso estua da. Ume guztiak elkarrekin daude, beraien adina alde batera utziz, elkarren artean gauza berriak ikasteko.
  • SUMERHILL: Eskola honen printzipio nagusia poza eta errespetua bultzatzea da. Metodologia honetan ez dira azterketarik egiten, eta klasera joatea aukerazkoa da. Gainera, ume txikienen eta helduagoen arteko harremana bultzatzen da bertan.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA