SALBURUARA BISITA (K2)
Bigarren
lau hileko honetan, bigarren modulu lana egin behar izan dugu, K2-a. Lan hau
burutzeko, egoera erreal batean oinarritu behar izan gara, eta horretarako, irteera
bat egin dugu eskola bateko ikasleekin proposatu zitzaigun bezala.
Gure
kasuan, Salburua parkera joan ginen, Armentia ikastolako 5.mailako haurrekin. Salburua
parkea, Gasteizeko parke naturalik handiena da eta oso ederra da gainera,
horregatik oso gustuko dute haurrek. Honetaz gain, ekintza eta bisita gidatu
asko eskaintzen dira eskolei bideratuak. Irteerako eguna iristean, parkean
bertan ikastolako haurrekin elkartu eta bisita hasi genuen.
Lan
honek, lauhileko bakoitzeko lana izateaz gain, hainbat helburua ditu; etorkizuneko
irakasle gisa ikasleengana hurbiltzea, irteerako jarduerak lehen pertsonan bizitzea,
ikasle-irakasleen arteko harremana ikustea bertan sortu daitezkeen gatazkei
irtenbidea bilatzen saiatzea eta irakasleen funtzioak aztertzea esaterako,
beste hainbesteren artean.
Amaitzeko,
esan beharra dut oso gustura sentitu ginela irteeran zehar ikasleekin, eta
gainera, oso erabilgarria izan dela uste dut. Ikasten ari garen bitartean ere, umeekiko
harremana eta gertutasuna izatea ezinbestekoa dela uste dut. Bisitan zehar egin
genituen ekintza guztiak apuntatzen ere joan ginen, K2-a xehetasun gehiagorekin
egin ahal izateko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina