HOMESCHOOLING
Homeschooling-a,
gero eta gehiago ikusten den fenomenoa da. Homeschooling deitzen zaio
bakoitzak, eskolara joan gabe, bere etxean ikasteari. Honek noski, gauza
guztiak bezala, bere alde positibo eta negatiboak ditu.
Honek dakartzan gabezien inguruan, azpimarragarrienak honako hauek dira: haurrak ez du harremanik egingo klasekideekin, gainera ez du kultura aniztasunik ezagutuko eta ez du inolako titulurik eskuratuko egindako ikasketengatik. Gainera, gurasoek formazio falta izan ohi dute beraien seme alabei irakasteko, eta horrelako kasuetan askotan, gehiegi zentratzen dira umearen interesetan, balantza bilatu gabe.
Beste
alde batetik, ikasketa mota honen onuretan zentratuz, baditu beste hainbat
abantaila. Haurrak ez dira etxetik atera behar eskolara joateko, ordutegi
malguagoa dute, emandako materia beraien interesetan oinarritzen da, eta
gainera gurasoekiko harremana estutzeko eta haiekin denbora gehiago
konpartitzeko aukera dute. Gainera, presio gutxiago izan ohi dute, ebaluazioa
sistema ere malguagoa izan ohi da eta.
Hezkuntza metodo berri hau oso ezberdina da
tradizionalarekiko noski, eta nahiz eta hainbat abantaila izan, uste dut metodo
hau ez dutela familia guztiek eskuragarri, guraso guztiek ez baitituzte eduki
beharreko ezagutzak edota nahikoa baliabide ekonomiko lana utzi eta etxean seme
alabak hezteko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina