IVAN ILLICH
Klasean landutako lehen
pertsonaia, Ivan Illich dugu. Ivan, Vienan jaio zen 1926. urtean eta 2002an hil
zen filosofoa eta apaiz katolikoa izan zen. Mendebaldeko kultura modernoko
erakundeekiko kritikoa izan zen. Hezkuntzaren, medikungtzaren, lanaren, energia
erabileraren, garraioaren eta ekonomia garapenaren arloetako bere garaiko
jardunbideei buruz jardun zuen. Honetaz gain, eskola mitoen sortzailea da. Bere
iritziz, eskolak ez ditu ezagutza eta berdintasunaren baloreak bultzatzen,
gainera, hezkuntzak aktiboa izan behar du eta eskolaz kanpo eman beharreko
prozesua da; hau da, gizartean bertan
eman behar da eta denon partaidetza eskatzen du.
Ivan Illich (1926-2002)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina