KARTOGRAFIA


Taldeka jarri, eta bakoitzak kartografia bat egiteko esan zigun irakasleak. Gorputzetan oinarrituz, kartografian gure eguneroko bizitzan zein eskolan ikus ditzakegun arazoak edo egoerak islatzeko eskatu zigun.

Gure kasuan, gehiago zentratu gara gizartean aurki ditzakegun egoeretan eskolan bertan baino, eskola gizartearen isla dela uste dugu eta.
Proiektua bi ataletan banatu nahi izan dugu: alde batetik, gorputza inguratzen duten hainbat esaldi eta hitz aurki ditzakegu eta bestalde, gorputzaren osotasunean zentratu gara.

Irudikatu dugun emakumea inguratzen duten esaldiek, gizarteak gure egunerokoan buruan sartzen dizkigun balore, rol eta estereotipoei egiten die erreferentzia. Egunero jasotzen ditugu iruzkin matxistak eta baita egoera sexistak bizi ere, eta okerrena da, gauza batzuk hain ditugu barneratuak, non ez garen konturatzen edota ez diegun duten garrantzia ematen.
Huen adibide dira “umore txarrez zaude, hilekoarekin al zaude?”, “neska izateko ez du gaizki jokatzen”, “probokatzen zoaz” esaterako.

Bestalde, hainbat esaldi feminista ere idatzi ditugu kartografian zehar, dena den, azken urteetan indartzen ari den mugimendua da, baina denon borroka da, ez emakumeona soilik. Egoera aldatzea nahi badugu, denok egin behar dugu ahalegina eta jasotzen ditugun iruzkin matxistei aurre egin eta moztu. Lehenengo pausoa kontzientzia hartzea da, baina ez da nahikoa, borroka luzea dugu aurretik berdintasunezko egoerara heldu arte. Bada garaia sistema patriarkal zaharkitu honekin amaitu eta berdintasuna bultzatzen duen gizarte berria sortzeko, non pertsona guztiek, pertsona izateagatik, berdin balio duten eta ez den gure sexuaren, arrazaren edota erlijioaren araberako bereizketarik egiten.

Ondoren, gorputza aztertuko dugu: lehenik eta behin Barbie-ren aurpegia dugu. Neskei txikitatik sartu digute panpin estereotipatu honen irudia buruan. Umetatik bere ile hori, begi urdin eta gorputz idealizatua lortzeko desira bultzatu du gizarteak neskengan, fisiko hutsa. Baina ez al gara hori baino askoz gehiago? Gorputz “polit” eta buru huts bat soilik al gara?
Gizarteak hori bultzatu nahi duen arren, askoz ere gehiago gara. Langileak, indartsuak, borrokalariak, desberdinak gure artean, azkarrak, independienteak gara, besteak beste. Gainera gizarteak horrelako emakumea bilatzeak, gorputz eta edertasun kanon idealizatuak, presio handia sortzen du gugan eta hortik gure arteko konparaketak, obsesioak, autoestimu baxuak eta abar. Oso markatuak daude emakumeen eta gizonezkoen rolak eta hortik aldenduz gero, ez duzu gizarte honetan enkaxatzen.

Bigarrenik, gorputz-enborra daukagu. Atal honetan, Nike kamiseta bat irudikatu dugu kapitalismoari kritika egiteko asmoz. Gainera, “censored” irudia itsatsi dugu bularren gainean emakumeek sufritzen dugun hipersexualizazio konstantea irudikatzeko eta sare sozialen eragina gizartean ere aipatu dugu. Sare sozialak ere, kapitalismoaren kritikarekin bat doaz, baina gehienbat, baliabide hauen, naiz publizitatearen bidez, sekulako iragarki eta mezu matxista zein sexistak transmititzen dira gizartera, emakumearen gaineko presioa behin eta berriro azpimarratuz. Bestalde, Barbie figurarekin lotura duen 60-90-60 neurriak daude, edertasun kanonari erreferentzia eginez, neurri idealak ere zeintzuk diren inposatzen digute; hau noski, ez da emakume gehienen errealitatea, beraz, berriro ere idealizazio ez sano hori lortzera bideratzen gaituzte, gizartetik at geratu ez gaitezen.

Ondoren, gorputzaren gerri-azpiko irudia daukagu. Gona, ikusgarriena dena, eskolak egiten duen segregazioa islatzeko irudikatu dugu. Uniformea eramateari kritika egin nahi izan diogu, honek hainbat bereizketa inkontziente ezkutatzen dituela uste dugu eta.
Lehenik eta behin, uniformea eskola pribatuetan soilik eramaten dute, beraz, honekin adierazi nahi dena, eskola horietako ikasleak maila sozio-ekonomiko jakin bateko partaide direla da. Honekin iada, bereizketa bat egiten da eskola publikoetako umeekin eta honen guztiz aurka nago. Bestalde, egiten den bigarren bereizketa garrantzitsua, nesken eta mutilen janzkerari lotuta doa; neskak gona eraman behar dute derrigorrez eta mutilak berriz, galtzak. Eskola bereizketa bat markatzen ari da bi sexuen artean eta gainera gizarteak inposatzen duen nesken feminitate eta mutilen maskulinitate txatxu hori sustatzen ari da. Honek, agerian uzten du hezkuntzak, gizartearen bereizketa sexista bultzatzen duela.

Hau gutxi balitz, gorputzari irudikatu dizkiogun hankak, bata ilez beteta dago eta bestea ez. Denak dakigu, emakume nahiz gizon izan, guztiok dauzkagula ileak gorputzean zehar, baina gizarteak emakumearen ileak antiestetikoak eta maskulinoak direla erabaki du. Beraz, berriro ere edertasun kanon markatu eta antinatural horretara itzuliz, gizartearen kritika konstante horiek ez jasateko, beharrezkoa da depilazioa; emakumeentzat soilik, noski. Nork ez du entzun besapean ileak edukitzeagatik komentario iraingarririk? Edota begirada txarrik jaso?
Maskulinitatearen eta feminitatearen gaiari lotuta, oinetako ezberdinak jarri dizkiogu. Gizartearentzat emakumearen gauzarik garrantzitsuena bere itsura eta fisikoa denez, beste behin ere, sufritzea tokatu zaigu. Takoizko zapatak irudikatu dizkiogu hanka batean feminitate horrekin jarraituz, eta bestean berriz, zapatilak. Emakume gehienak, bere egunerokoan erosotasuna soilik bilatzen dute, eta ez beti irudi perfektu hori eman nahi izatea; dena den, guretzako jazten gara eta ez ingurukoen atseginerako. Gainera, zapatilak edo arropa erosoa gizonezkoekin edo marimatxo-ekin lotzen da, berriz ere, gizartearen alderi sexista agerian utziz.

Azkenik, gona azpian giltzarrapo bat irudikatu dugu, gizartearen gai tabua kritikatzeko asmoarekin: sexua eta sexualitatea. Vendetta taldearen abesti bateko esaldi bat aukeratu dugu emakumeen eta gizonezkoen sexuarekiko harremana azaltzeko: “una llave que abre muchas cerraduras es una llave genial, pero una cerradura que se abre con muchas llaves no lo es”. Honek, argi eta garbi adierazten du gizonezkoek nahi bezain besteko harreman sexualak edukitzea ondo ikusita dagoela, baina emakumearen kasuan aldiz, ez. Emakume batek nahi duena egiten badu, nahi duenarekin eta nahi duenean, gizartea ez da gai hori onartzeko. Zenbat aldiz entzun dugu neska bat pertsona askorekin oheratzen bada, “es una guarra” edo antzerako iruzkinak? Gainera, nire iritziz okerrena eta tristeena da,  gai hauetan askotan emakumeak berak direla elkar kritikatzen dutenak. Elkar apoilatu eta babestu beharrean, elkarren kontra egiten dugu, eta horrela ez goaz inora.
Bestalde, gizarteak sexualitate mota bakarra onartzen eta ulertzen du: heterosexualitatea. Egia da azken urteetan aurrerakuntza handiak eman direla homosexualitateen onarpen eta eskubideetan, baina ez da nahikoa. Gizartean era guztietako aniztasuna eta dibertsitatea dago, eta denak onartu behar dira, inor ez dago inoren gainetik. Atal honi amaiera emateko, hona emen asko gustatzen zaidan abesti bateko esaldi bat:

“El que no entiende que el sexo no entiende de sexos, no entiende el sexo”

Amaitzeko, esan beharra dut oso lan interesgarria iruditu zaidala eta asko ikasi dudala. Batez ere, hausnarketa sakona egitera eraman nau eta asko gustatu zait klasean denak gure iritzia partekatzeko aukera izatea eta besteengandik ikasi ahal izatea. Oso kartografia interesgarriak eta euren artean ezberdinak atera ziren eta proiektu adierazgarria izan da.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA