CONVIVENCIONALIDAD

Klasean aztertutako Ivan Illichen hirugarren kapitulua Convencionalidad izan zen. Bertan, Illich-ek eskola zeremonia mitopoetikoa dela esaten du, eta horregatik, bakoitzak bere kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du testuan.

Honetaz gain, bizikidetasunaz ere hitz egiten du, eta hau beretzat proiektu bat da, gizarte modernoago bat sortzeko proiektua hain zuzuen ere.
Bestalde, bi harreman mota aipatzen ditu. Alde batetik, harreman autonomoa azaltzen du, autogobernuak sortuadena, balore berri batzuk sortzeko eta pertsonalki erabakitzeko helburua duena. Bestetik, harreman heteronomoa azaltzen du, bizitza estruktura bertikalean antolatzen duena.

Hori gutxi balitz, Illich-ek deseskolarizazioa proposatzen du, baina honek erabaki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea suposatzen du. Teknologiaren beharra eta honen erabilera eskolan ere aztertu behar da, merezi duen ala ez baloratzeko.


Azkenik, Ivan Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua aurrerapen zientifiko eta berrikuntza industrialaren batura da. Denon iritzi kritikoa kontuan hartuta, gizarteari ikuspegi utopikoa ematea da helburua. 


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA