LA CRITICA DE LAS HERRAMIENTAS
Hurrengo klaseetan, Ivan
Illichek idatzitako liburuen hainbat kapitulu irakurri eta landu ditugu klasean
denon artean, horrela, bere pentsamendu eta hezkuntzaren inguruko proposamenak
hobeto uler ditzagun.
Lehenengo irakurritako
kapitulua “La crÃtica de las herramientas”
izan da. Bertan azaltzen duen ideia nagusienetariko bat, bere ustez tresnak,
helburu jakin bat lortzeko gailuak direla da.
Beste alde batetik esaten du
gaur egun ez garela gai gure kabuz erabaki bat hartzeko, hain
instituzionalizatuak eta baldintzatuak gaude non inposatzen digutena ikasi eta
egiten dugu konturatu gabe.
Honetaz gain, eskolaz kanpo
ere gure kabuz gauza asko ikasi ditzazkegula dio gure egunerokoan. Illichek dio
ez dela derrigorrezkoa eskolara joatea ikasi ahal izateko. Esan beharra dut,
honekin guztiarekin erabat ados nagoela. Eskolan edo instituzioetan soilik
ikasi dezakegunaren idea guztiz baztertu beharra dugu, egia esan bizitzak
eskolan ikasten ez diren beste egoeren aurrean jarriko gaitu eta horietatik
asko ikasi dezakegula uste dut, eta honek pertsona gisa eboluzionatzen gaitu.
Azkenik, eskolak ezin
dizkigula jatorriz ditugun ezaugarriak ezabatu eta horren ordez azpimarratu
egiten dituela aipatzen du. Illichek dio ez zuela eskola gustuko, ez omen zen
zertifikatuetaz fio eta.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina