PERFORMANCE VI


Ivan Illichen kontzeptuekin amaitzeko, azken taldeak bere performance-a egin zuten. Ariketa hau aurrera eramateko, bakoitzari paper bat eman ziguten eta bertan ekintza edo ikaskuntza bat azaltzen zen. Ondoren bi multzo desberdinetan banatu zuten arbela; etxean edo kalean. Bakoitzak, tokatutako papera multzo batean edo bestean itsatsi behar genuen.

Jarduera amaitzean, paper asko erdian gelditu ziren, hau da,  bi lekuetan egiten bai ziren ekintza horiek. Honekin, ikusi ahal izan genuen ikasteko ez dela beharrezkoa eskolara joatea. Kalean eta gure eguneroko bizitzan, hainbat gauza ikasteko aukera dugu eta askotan, eskola dela ikasteko bide bakarra ideiarekin soilik itsutzen gara. Ariketa interesgarria iruditu zitzaidan, oso bisuala.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA