PERFORMANCE I

Klaseko atlde batek, Illichen “La critica de las herramientas” testuaren inguruko performance bat egin zuten.

Denak borobilean jartzeko eta paper batzuk banan banan hartzeko eskatu ziguten. Ondoren hartutako paper hori, hor zeuden 3 kutxetako batean sartzeko esan ziguten. Berdin zuen nun sartu papera, kutxa guztiak irekita zeuden eta lurrera erortzen ziren bertan sartutako paper guztiak. Hiru aldiz errepikatu genuen ariketa eta guztietan gauza bera gertatzen zen. Performance honen ondorioa, guk behin eta berriro errepikatzen genuela prozedura zen, nahiz eta denok ikusi egiten ari ginenak ez zuela ezertarako balio.

Performance hau gauzatzeko erabilitako materiala hau izan zen: kutxak, papera, expertua, mahiak, hitzak, titereak eta zorua.
Gainera, ariketak erritmo konstantea zuen eta orden jakin bat jarraitzen genuen. Performance interesgarria izan zen, hausnarketarako bidea irekitzen zuena.



                                       

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA