PERFORMANCE II

Beste egun batean, bigarren talde batek Ivan Illichen kontzeptuak azaltzeko beste performance bat aurkeztu zuen. Taldekide guztiak gelatik bueltaka ibiltzen hasi ziren; batek instituzio desberdinen izenak esaten zituen, beste batek zenbakiak ordenean, urrengoak zenbakiak atzekoz aurrera eta azkenak zenbaki ezberdinak inongo orden logikorik gabe.

Taldeko kide guztiak, batera hasi ziren hizketan, bakoitza berea esanez eta ingurukoei kasu handirik egin gabe. Lehenengo pertsonak (instituzioak esaten zituenak) hauetako berri bat aipatzen zuenean, hirugarren eta laugarren pertsonak (zenbakiak “gaizki” esaten zituztena), isildu egiten ziren segundu batzuez eta zenbakiak orden zuzenean esaten zituenak soilik jarraitzen zuen. Gero, denak batera jarraitzen zuten berriro ere.

Performance honekin adierazi nahi zutena, instituzioek mugatu eta baldintzatu egiten gaituztela da. Gaur egungo gizartean, instituzioek bideratzen gaituzte zer eta nola egin behar dugu erabakitzera eta modu bakarra onartzen dute, alternatibarik utzi gabe. Honek gure irudimena moztu egiten digu eta konturatu gabe guztiz baldintzatuak bizi gara.

Adierazpen hau oso interesgarria iruditu zitzaidan eta bai uste dut gaur egungo errealitate bat islatzea lortu zutela permormancearekin.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA