TOM BOY


Tom Boy, 2011an egindako pelikula frantsesa da. Protagonistak Laure du izena eta 10 urte ditu. Gure protagonista biologikoki neska den arren, mutil transexuala da, bera mutil sentitzen da eta, baina hau guztia, ezkutuan darama. Laurek ilea motza darama eta arropa zabalak jartzen ditu.

Behin, Laure kalera atera zen, auzoko haurrekin jolasteko asmoz, eta ahalako batean, Lisa ezagutu zuen. Honek auzoko beste mutilak aurkeztu zizkion protagonistari, baina Laurek, Mikel deitzen zela esan zien denei eta guztiek mutila zela pentsatzen zuten. Uda aurrera joan zen eta denak oso lagunak egin ziren.

Ahalako batean, protagonistaren ama Mikelek denei esandakoaz konturatu zen eta soineko bat jartzera behartu eta denei neska dela esatera behartu zuen. Lagunek honen berri izan zutenean, Laure ez zuten berdin tratatu.

Pelikula honek nire ustez, oso ondo adierazten du pertsona nahiz haur askoren egunerokoa. Gizartean oso markatuta dago pertsonen sexua eta generoa eta noski, horrek dakartzan rol eta estereotipoak. Gainera bi aukera soilik dauzkagu, emakumezkoa edo gizonezkoa. Eta ez bagara ez batekin eta ez bestearekin identifikatuta sentitzen? Edota gure sexua ez badator bat gu garenakin? Zer da neska edo mutil egiten gaituena? Biologia soilik edo beste hainbat faktorek eragina dute?

Argi ikusten da pelikulan txikitatik oso barneratuta dituztena genero estereotipoak eta neskak eta mutilak ez dituztela berdintasunez tratatzen. Uste dut oso garrantzitsua dela haurrei txikitatik beste heziketa mota bat eskaintzea, gizartean aurkitu ditzakegun aukera eta dibertsitate guztiak era naturalean erakusten. Pelikula hau oso ondo dago eta etorkizunean nire ikasleei jartzeko aukera izatea espero dut. Honek, gai honen inguruan hausnartzeko ateak irekiko dizkiete eta.

TOM BOY pelicula bilaketarekin bat datozen irudiak


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA