PERFORMANCE V
Illichen kontzeptuen inguruko
performance-ekin jarraituz, beste talde baten txanda iritsi zen.
Kasu honetan, ikasgela utzi eta kalera
atera ginen jarduera egiteko. Taldeko bat, zeloa lurrean itsasten hasi zen eta
zeloak egiten zuen bidearen gainetik ibiltzen hasi zen. Gero denak berdina
egiten hasi ginen, baina iadanik aurreko performancetatik ikasi dugunarekin,
konturatu ginen nondik zihoan gauza eta asko zintatik kanpo ibiltzen hasi ziren.
Jarduera
honekin adierazi nahi zutena, gizartea teknologiaren menpe dagoela da, eta
askotan ez garela konturatzen gailu teknologikoak erabiliz, arrastoa uzten
dugula. Gainera, uste dut, hain gaudela zentratuta gaur egun gure
mugikorrarekin, sare sozialekin eta abar ez garela konturatzen beraiek nahi
duten bidetik eramaten gaituztela gu konturatu gabe.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina