GORPUTZAREN NORMALIZAZIOA
Paul
B. Preciado aktibista eta filosofo garrantzitsua da. Egitura politikoak eta
gorputzak aztertzen ditu, eta klasean berari egindako elkarrizketa bat ikusi ondoren
gauza berri batzuk ikasi ditut.
Bideoan,
sexualitatea aipatzen da, eta honek, gaiaren inguruan hausnartzera eraman nau. Gure
gizartean betidanik tabua izan da sexualitatea eta sexuaren gaia, eta gaur egun
aurrerakuntzak ematen ari diren arren, hitz egiten eta batez ere erakusten ez
den gaia da. Gizakiak, izaki sexualak gara eta horregatik gaia naturaltasunez
tratatzea ezinbestekoa da. Haurrak ez dute gai hauen inguruan zeinekin hitz
egin, eta normala denez, jakinmina dute sexualitatearen inguruan. Beraz,
beharrezko iruditzen zait txikitatik heziketa sexual natural bat eskaintzea,
ezean, beste baliabide ez fidagarri batzuk bilatuko dituzte informazio
desegokia eskuratzeko.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina