PERFORMANCE IV


Beste talde batek Ivan Illichen kontzeptuen inguruko performance-a egiteko eguna iritsi zen.
Taldeka jartzeko esan ziguten eta ondoren, hiruki baten irudia eman ziguten eta beste hainbat hiruki txiki. Pieza txikiak orden egokian ipiniz, hiruki handia estaltzea lortu behar genuen. Talde gehienak lortu genuen, baina beraiek zuzentzera etortzen zirenean, gaizki zegoela eta berriro hasteko esaten ziguten. Horrela behin eta berriz denak frustratu arte.


Performance honekin adierazi nahi izan zutena, eskolan gauzak modu bakar batean soilik egin daitezkela zen, eta ez bada beraiek nahi duten modura, gaizki dagoela. Eskolan hegoak eta irudimena mozten dizkigu, eta biharko eguneko irakasle gisa, ez dut hori nahi nire ikasleentzat.

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

UNITATE DIDAKTIKOA