GURE PERFORMANCE-A
Hirugarren
performance-a gure taldearena izan zen; Matraka taldearena hain zuzen ere. Guk
ere, Ivan Illichek eskolari kritika egiteko erabiltzen duen kontzeptu bat azaldu
behar genuen.
Horretarako,
lehenik eta behin, ikasle guztiak bi ilaratan jartzeko eskatu genien, bata
bestearen atzean. Ondoren, esaldi bat irakurri genien altuan pare bat aldiz,
eta horren ostean, denek buruz errepikatu behar zuten esaldi bera. Esaldia ondo
esaten zutenak alde batean jartzen ziren eta gaizki esandakoak beste aldean
kolokatu genituen. Lehenengoa ondo egin zutenak, ilaran kolokatu ziren berriro
ere eta prozesu bera errepikatu genuen 3 aldiz beste esaldi batzuk erabiliz.
Ariketa
honek, erritmo konstante bat mantentzen zuen eta oso errepikakorra zen; hori
bai zen helburua. Honekin lortu nahi genuena, modu kritiko batean eskolaren
funtzionamendua adieraztea izan zen.
Lehenik
eta behin, oso larria iruditzen zait eskolak oraindik ere metodo memoristiko zaharkitu
honekin jarraitzea. Honekin lor dezakegun gauza bakarra, ikasleak momentu labur
baterako soilik gordetzea informazio hori da. Haurrak ez du ezer erabilgarria
ikasiko, azterketa (edo kasu honetan froga txiki hori) pasa eta gero, berehala ahaztuko
zaio memorizatutakoa; ikasi ordez, memorizatu egin bai du, ezer ere barneratu
gabe. Hori frogatzeko, handik gutxira, galdetu genien ea gai izango ziren hiru
esalditako bat errepikatzeko, eta gehienak ez ziren gai izan. Ikasleei gauza
esanguratsuak irakasten hasi beharra dugu, era erabilgarriagoetan, eta behin
betiko memoriaz eta errepikazioz ikaste hori baztertu.
Eskolak,
metodo jakin bat jarraitzen du eta ume bat ez bada gai metodologia horretara egokitzeko,
porrot gisa hartzen da (gaizki egin dutenak beste ilara batean jarriz). Hori
oso gaizki dago eta eskola izan beharko zen umeei egokitzen dena eta ez
alderantziz. Haur guztiak ez dira berdinak eta bakoitzak bere behar, interes
eta ahulguneak ditu, eta horri ez zaio inongo garrantzirik ematen. Eskolak pertsonen
homogeneizazioa bilatzen du eta esan bezala denak ez gara berdinak. Gainera,
sinistu arazten digu denoi aukera bera eskaintzen zaigula (bakoitzak esaldia errepikatzeko
aukera bat), baina ondo egiteko aukera berdina al zuten ilarako lehenengo
pertsonak eta azkenekoak? Memoria ona duenak eta gehiago kostatzen zaionak?
Performance
hau pentsatzeak, planteatzeak eta gauzatzeak, gai honen inguruan asko
hausnartzera bultzatu nau eta oso interesgarria iruditu zait. Gainera denon
artean bakoitzak gaiaren inguruko bere iritzia botatzeko aukera edukitzea
guztiz aberasgarria iruditzen zait.
(BIDIOA)
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina