Metodologia desberdinak aztertu eta hauen lanketa egin ondoren, Heziberri 2020-an zentratu ginen, eta honen ideia nagusiak ateraz, beste Power Point bat osatu genuen, hona hemen gurea:
Curriculuma pertsona batek ikasten duen guztia da, eta 3 mota bereizten ditugu. Curriculum formala: legez eta derrigorrez ikasi behar dena azalten den dekretua da. Curriculum ausentea: konturatu gabe eguneroko bizitzan inkontzienteki ikasten duguna da. Adibidez, hegazkinetan azafata neskak bakarrik ikusten baditugu, umeak pentsatu dezakete mutilak ezin direla lan postu horretan egon, nesken lanarekin lotuko baitute. Curriculum ezkutua: bisualki eguneroko mezuen bidez (nahi edo ez nahi) ikasten duguna da. Adibidez, nesken eta mutilen komunak bereiztea.
Homeschooling-a, gero eta gehiago ikusten den fenomenoa da. Homeschooling deitzen zaio bakoitzak, eskolara joan gabe, bere etxean ikasteari. Honek noski, gauza guztiak bezala, bere alde positibo eta negatiboak ditu. Honek dakartzan gabezien inguruan, azpimarragarrienak honako hauek dira: haurrak ez du harremanik egingo klasekideekin, gainera ez du kultura aniztasunik ezagutuko eta ez du inolako titulurik eskuratuko egindako ikasketengatik. Gainera, gurasoek formazio falta izan ohi dute beraien seme alabei irakasteko, eta horrelako kasuetan askotan, gehiegi zentratzen dira umearen interesetan, balantza bilatu gabe. Beste alde batetik, ikasketa mota honen onuretan zentratuz, baditu beste hainbat abantaila. Haurrak ez dira etxetik atera behar eskolara joateko, ordutegi malguagoa dute, emandako materia beraien interesetan oinarritzen da, eta gainera gurasoekiko harremana estutzeko eta haiekin denbora gehiago konpartitzeko aukera dute. Gainera, presio gutxiago izan ohi dute, ebalua...
Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen inguruko bideoak ikusi ditugu, metodologĂa desberdinak aztertzeko helburuarekin, eta ondoren, horien inguruan hausnartu dugu. Hona hemen eskola mota horiek: AMARABERRI: Eskola mota hau, eskola publikoa da. Testu liburuen aurka dago, hau da, umeen beharretara egokituz, era praktikoago batean ikasi eta egiten dute lan. Gainera, adin ezberdinetako umeak nahastuta daude ikasgelan, elkar laguntzeko eta besteengandik gauza desberdinak ikasteko helburuarekin. Eta eskola honetan, harremanei, izaerari eta ikasketei ematen zaie garrantzia gehienbat. PAIDEIA: Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan, berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera, Ferrerek erabiltzen duen ideologĂa praktikan jartzen dute. Eskola barruan, asanbladak egiten dira, denen artean, suertatutako arazoak konpontzeko. ESKOLA TXIKIAK: Eskola hau...
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina