Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

PORTFOLIOA

Ikasturtea amaitzen ari da eta udako oporrak iristear daude, beraz, Blog honi amaiera emateko ordua iritsi da. Horretarako, azken hausnarketa bat egingo dut, lauhilekoan zehar landu duguna biltzen saiatuz, eta horren inguruko nire iritzia konpartituz. Ikasturte hasieran, irakasleak klasean ikusitakoaren inguruko Blog bat egitea proposatu zigun, non ikasgelan landutakoa eta gaiaren inguruko gure hausnarketa txikiak konpartitzeko aukera izan dugun. Hasieran, galdu samar ikusi nuen nire burua, izan ere, ez nuen lehenago blog   bat egiteko aukerarik izan, eta beldur pixka bat eduki nuen zenbait unetan. Gerora, ikasgaia ulertzen joan ahala hobeto ikusi naiz, eta azkenean nahiko gustura sentitu naiz blogarekin eta bertan egindako hainbat hausnarketekin. Beraz, amaiera emateko blog-ean zehar idatzi dudanaren oroimen txiki bat egingo dut bertan idatzitakoa ber gogoratzeko. Lehenengo astean, irakasgaiari hasiera eman genion, eta landutako lehen pertsonaia ezaguna Ivan Illich izan ...

IRAKURTZEKO TESTUAK

Irakasleak bi testu bidali zizkigun irakurri eta lantzeko; "Evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación y aprendizaje". Ondoren, ideia nagusiak biltzeko Power Point bat osatu genuen. Hona hemen gure lana:

BEATRIZ PRECIADO

Irudia
PIENSO, LUEGO EXISTO Beste egun batean, klasera iristean Beatriz Preciadoren bideo bat ikusi genuen, eta ostean, denon artean gure iritzia partekatzen eta bideoa komentatzen egon ginen. Beatriz, transgeneroa den filosofaria da. Bideo honetan, emakume eta gizonezkoen artean dauden desberdintasun askotaz hitz egiten du, edota gaur egun eskola normalizatua dagoela ere aipatzen du. Asko gustatu zait bideoa, bere iritzia inongo arazorik gabe azaldu duelako, eta gainera, ados nengoen esandako hainbat gauzekin. Nahiko baliagarria iruditu zait. Beatriz Preciado

HEZIBERRI 2020

Metodologia desberdinak aztertu eta hauen lanketa egin ondoren, Heziberri 2020-an zentratu ginen, eta honen ideia nagusiak ateraz, beste Power Point bat osatu genuen, hona hemen gurea: 

KONPETENTZIAK

Gaurko klasean, Sacristanen eta Jose Moyaren hainbat bideo ikusi ditugu, non konpetentzien inguruko beraien iritzia azaltzen zuten. Ondoren, galdera batzuei erantzun diegu, eta horien arabera honako hau atera dut klase honetatik. Lehenik eta behin, Sacristan ez da konpetentzien oso aldekoa, bere ustez hezkuntzaren inguruan dagoen gorputz profesionala ahula delako, eta erlijio-politikoaren boterearen menpe dagoelako. Bestetik, Jose Moyaren arabera, jarrerak, abileziak, eta mobileziak, beste batzuren artean biltzen ditugu egoera jakin bati irtenbidea emateko. Honetaz gain, biak ados daude eskola barruko zein kanpoko esperientziak batu behar ditugula koneptentzia bat bere osotasunean eskuratu ahal izateko. Amaitzeko, Moyaren iritziz curriculum erreala hobetu dezakete konpetentziek, baina egin behar oso onak sortuz.

METODOLOGIAK

Hainbat testu irakurri eta bideo ikusi genituen metodologia desberdinen inguruan. Ostean, ikusitako metodologia bakoitzaren lan bat egin behar izan genuen, bakoitzaren ideia eta ezaugarri garrantzitsuenak aipatuz. Talde bakoitzak, bere unitate didaktikoa gauzatzeko aukeratutako metodologia azaldu behar izan zuen klase kideen aurrean. Gure kasuan, arazoetan oinarritutako metodologia izan zen. Hona hemen metodologia bakoitza azaltzen duten lanak: 1. PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA 2. KASUETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA 3. ARAZOETAN OINARRITUTAKO METODOLOGIA 4. IRAKASKUNTZA KOOPERATIBOA

ESKOLA MOTAK

Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen inguruko bideoak ikusi ditugu, metodología desberdinak aztertzeko helburuarekin, eta ondoren, horien inguruan hausnartu dugu. Hona hemen eskola mota horiek: AMARABERRI:  Eskola mota hau, eskola publikoa da. Testu liburuen aurka dago, hau da, umeen beharretara egokituz, era praktikoago batean ikasi eta egiten dute lan. Gainera, adin ezberdinetako umeak nahastuta daude ikasgelan, elkar laguntzeko eta besteengandik gauza desberdinak ikasteko helburuarekin. Eta eskola honetan, harremanei, izaerari eta ikasketei ematen zaie garrantzia gehienbat.   PAIDEIA:   Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan, berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera, Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen dute. Eskola barruan, asanbladak egiten dira, denen artean, suertatutako arazoak konpontzeko. ESKOLA TXIKIAK:  Eskola hau...

KARTOGRAFIA

Taldeka jarri, eta bakoitzak kartografia bat egiteko esan zigun irakasleak. Gorputzetan oinarrituz, kartografian gure eguneroko bizitzan zein eskolan ikus ditzakegun arazoak edo egoerak islatzeko eskatu zigun. Gure kasuan, gehiago zentratu gara gizartean aurki ditzakegun egoeretan eskolan bertan baino, eskola gizartearen isla dela uste dugu eta. Proiektua bi ataletan banatu nahi izan dugu: alde batetik, gorputza inguratzen duten hainbat esaldi eta hitz aurki ditzakegu eta bestalde, gorputzaren osotasunean zentratu gara. Irudikatu dugun emakumea inguratzen duten esaldiek, gizarteak gure egunerokoan buruan sartzen dizkigun balore, rol eta estereotipoei egiten die erreferentzia. Egunero jasotzen ditugu iruzkin matxistak eta baita egoera sexistak bizi ere, eta okerrena da, gauza batzuk hain ditugu barneratuak, non ez garen konturatzen edota ez diegun duten garrantzia ematen. Huen adibide dira “umore txarrez zaude, hilekoarekin al zaude?”, “neska izateko ez du gaizki jokatzen”...

UNITATE DIDAKTIKOA

Modulu lanaz gain, unitate didaktiko bat ere egin dugu. Gure taldea Salburua parkera joan ginenez K2-a egiteko, horri lotutako unitate didaktiko bat proposatu behar genuen. Modulu lanean, talde bakoitzak bere baliabidean ikusitakoa gure asignaturekin lotu behar genuen, baina baliabide gehienek, zerikusi gutxi dute matematikekin. Hortaz, matematikari bideratutako unitate didaktiko bat proposatu behar izan dugu taldeka. Gainera, unitate didaktikoa arazo batean oinarritutako metodologia erabiliz sortu dugu; hau da, klasean matematikak lantzen ari garela, arazo bat sortu da, beraz, horri irtenbidea ematen laguntzeko, Salburuara joango gara ikasleekin. Irteera baliatuz, horretan oinarritutako proiektu bat planteatuko zaie ikasleei, matematikak lantzera zuzendutakoa, noski. Unitate didaktikoaren hasieran, oso galduta ginen, ez genekien oso ondo nondik hasi eta norantz jo; egia esan, nahiko zaila iruditzen zitzaigun Salburuako irteera matematikekin lotzea, Natur zientziak dira geh...

SALBURUARA BISITA (K2)

Bigarren lau hileko honetan, bigarren modulu lana egin behar izan dugu, K2-a. Lan hau burutzeko, egoera erreal batean oinarritu behar izan gara, eta horretarako, irteera bat egin dugu eskola bateko ikasleekin proposatu zitzaigun bezala. Gure kasuan, Salburua parkera joan ginen, Armentia ikastolako 5.mailako haurrekin. Salburua parkea, Gasteizeko parke naturalik handiena da eta oso ederra da gainera, horregatik oso gustuko dute haurrek. Honetaz gain, ekintza eta bisita gidatu asko eskaintzen dira eskolei bideratuak. Irteerako eguna iristean, parkean bertan ikastolako haurrekin elkartu eta bisita hasi genuen. Lan honek, lauhileko bakoitzeko lana izateaz gain, hainbat helburua ditu; etorkizuneko irakasle gisa ikasleengana hurbiltzea, irteerako jarduerak lehen pertsonan bizitzea, ikasle-irakasleen arteko harremana ikustea bertan sortu daitezkeen gatazkei irtenbidea bilatzen saiatzea eta irakasleen funtzioak aztertzea esaterako, beste hainbesteren artean. Amaitzeko, esan behar...

ESTHER FERRER

Irudia
Esther Ferrer, Euskal Herriko performance-en artea praktikatzen duen artista da, eta gaur egun Parisen bizi da. Performance-ak, momentuan inprobisatutako antzerkiak dira, unean bertan ateratzen direnak. Performanceak askotan errepikatzen badira ere, bakoitzean gauza desberdinak ateratzen dira, eta gauza bera gertatzen da ikusleekin ere, errepikapen bakoitzean gauza ezberdinak egiten dituzte eta erantzun desberdinak eman ere. Esther Ferrer

CONVIVENCIONALIDAD

Klasean aztertutako Ivan Illichen hirugarren kapitulua Convencionalidad izan zen. Bertan, Illich-ek eskola zeremonia mitopoetikoa dela esaten du, eta horregatik, bakoitzak bere kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du testuan. Honetaz gain, bizikidetasunaz ere hitz egiten du, eta hau beretzat proiektu bat da, gizarte modernoago bat sortzeko proiektua hain zuzuen ere. Bestalde, bi harreman mota aipatzen ditu. Alde batetik, harreman autonomoa azaltzen du, autogobernuak sortuadena, balore berri batzuk sortzeko eta pertsonalki erabakitzeko helburua duena. Bestetik, harreman heteronomoa azaltzen du, bizitza estruktura bertikalean antolatzen duena. Hori gutxi balitz, Illich-ek deseskolarizazioa proposatzen du, baina honek erabaki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea suposatzen du. Teknologiaren beharra eta honen erabilera eskolan ere aztertu behar da, merezi duen ala ez baloratzeko. Azkenik, Ivan Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua au...

CURRICULUMA

Curriculuma pertsona batek ikasten duen guztia da, eta 3 mota bereizten ditugu. Curriculum formala:  legez eta derrigorrez ikasi behar dena azalten den dekretua da. Curriculum ausentea:  konturatu gabe eguneroko bizitzan inkontzienteki ikasten duguna da. Adibidez, hegazkinetan azafata neskak bakarrik ikusten baditugu, umeak pentsatu dezakete mutilak ezin direla lan postu horretan egon, nesken lanarekin lotuko baitute. Curriculum ezkutua:  bisualki eguneroko mezuen bidez (nahi edo ez nahi) ikasten duguna da. Adibidez, nesken eta mutilen komunak bereiztea.

IRUDIEN BIOLENTZIA

Gaur egun telebistan, sare sozialetan, gure egunerokoan, eta beste hainbat lekutan milaka irudi ikusten ditugu eta askotan ez diegu duen garrantzia ematen. Gehienetan, argazki horiek ikustean, lehenengo begiradarekin ikusten dugunarekin soilik geratzen gara, baina argazkiei arretaz begiratuko bagenie, mezu asko ezkutatzen dituztela konturatuko ginateke.   Horregatik kontu asko eduki behar dugu argazki bat argitaratzean edota ikustean, batzuetan konturatu gabe, kolektibo baten alde edo kontra egin dezaketelako.

GORPUTZAREN NORMALIZAZIOA

Paul B. Preciado aktibista eta filosofo garrantzitsua da. Egitura politikoak eta gorputzak aztertzen ditu, eta klasean berari egindako elkarrizketa bat ikusi ondoren gauza berri batzuk ikasi ditut. Bideoan, sexualitatea aipatzen da, eta honek, gaiaren inguruan hausnartzera eraman nau. Gure gizartean betidanik tabua izan da sexualitatea eta sexuaren gaia, eta gaur egun aurrerakuntzak ematen ari diren arren, hitz egiten eta batez ere erakusten ez den gaia da. Gizakiak, izaki sexualak gara eta horregatik gaia naturaltasunez tratatzea ezinbestekoa da. Haurrak ez dute gai hauen inguruan zeinekin hitz egin, eta normala denez, jakinmina dute sexualitatearen inguruan. Beraz, beharrezko iruditzen zait txikitatik heziketa sexual natural bat eskaintzea, ezean, beste baliabide ez fidagarri batzuk bilatuko dituzte informazio desegokia eskuratzeko.

PERFORMANCE VI

Ivan Illichen kontzeptuekin amaitzeko, azken taldeak bere performance-a egin zuten. Ariketa hau aurrera eramateko, bakoitzari paper bat eman ziguten eta bertan ekintza edo ikaskuntza bat azaltzen zen. Ondoren bi multzo desberdinetan banatu zuten arbela; etxean edo kalean. Bakoitzak, tokatutako papera multzo batean edo bestean itsatsi behar genuen. Jarduera amaitzean, paper asko erdian gelditu ziren, hau da,   bi lekuetan egiten bai ziren ekintza horiek. Honekin, ikusi ahal izan genuen ikasteko ez dela beharrezkoa eskolara joatea. Kalean eta gure eguneroko bizitzan, hainbat gauza ikasteko aukera dugu eta askotan, eskola dela ikasteko bide bakarra ideiarekin soilik itsutzen gara. Ariketa interesgarria iruditu zitzaidan, oso bisuala.

PERFORMANCE V

Illichen kontzeptuen inguruko performance-ekin jarraituz, beste talde baten txanda iritsi zen. Kasu honetan, ikasgela utzi eta kalera atera ginen jarduera egiteko. Taldeko bat, zeloa lurrean itsasten hasi zen eta zeloak egiten zuen bidearen gainetik ibiltzen hasi zen. Gero denak berdina egiten hasi ginen, baina iadanik aurreko performancetatik ikasi dugunarekin, konturatu ginen nondik zihoan gauza eta asko zintatik kanpo ibiltzen hasi ziren. Jarduera honekin adierazi nahi zutena, gizartea teknologiaren menpe dagoela da, eta askotan ez garela konturatzen gailu teknologikoak erabiliz, arrastoa uzten dugula. Gainera, uste dut, hain gaudela zentratuta gaur egun gure mugikorrarekin, sare sozialekin eta abar ez garela konturatzen beraiek nahi duten bidetik eramaten gaituztela gu konturatu gabe.

TOM BOY

Irudia
Tom Boy, 2011an egindako pelikula frantsesa da. Protagonistak Laure du izena eta 10 urte ditu. Gure protagonista biologikoki neska den arren, mutil transexuala da, bera mutil sentitzen da eta, baina hau guztia, ezkutuan darama. Laurek ilea motza darama eta arropa zabalak jartzen ditu. Behin, Laure kalera atera zen, auzoko haurrekin jolasteko asmoz, eta ahalako batean, Lisa ezagutu zuen. Honek auzoko beste mutilak aurkeztu zizkion protagonistari, baina Laurek, Mikel deitzen zela esan zien denei eta guztiek mutila zela pentsatzen zuten. Uda aurrera joan zen eta denak oso lagunak egin ziren. Ahalako batean, protagonistaren ama Mikelek denei esandakoaz konturatu zen eta soineko bat jartzera behartu eta denei neska dela esatera behartu zuen. Lagunek honen berri izan zutenean, Laure ez zuten berdin tratatu. Pelikula honek nire ustez, oso ondo adierazten du pertsona nahiz haur askoren egunerokoa. Gizartean oso markatuta dago pertsonen sexua eta generoa eta noski, horrek dakartza...