Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: maiatza, 2019

ESKOLA MOTAK

Klasean, hainbat egunetan eskola mota desberdinen inguruko bideoak ikusi ditugu, metodología desberdinak aztertzeko helburuarekin, eta ondoren, horien inguruan hausnartu dugu. Hona hemen eskola mota horiek: AMARABERRI:  Eskola mota hau, eskola publikoa da. Testu liburuen aurka dago, hau da, umeen beharretara egokituz, era praktikoago batean ikasi eta egiten dute lan. Gainera, adin ezberdinetako umeak nahastuta daude ikasgelan, elkar laguntzeko eta besteengandik gauza desberdinak ikasteko helburuarekin. Eta eskola honetan, harremanei, izaerari eta ikasketei ematen zaie garrantzia gehienbat.   PAIDEIA:   Eskola mota hau anarkista eta libertarioa da. Beraien eskoletan, berdintasuna egotea eta elkar errespetatzea ezinbestekoa da, eta gainera, Ferrerek erabiltzen duen ideología praktikan jartzen dute. Eskola barruan, asanbladak egiten dira, denen artean, suertatutako arazoak konpontzeko. ESKOLA TXIKIAK:  Eskola hau...

KARTOGRAFIA

Taldeka jarri, eta bakoitzak kartografia bat egiteko esan zigun irakasleak. Gorputzetan oinarrituz, kartografian gure eguneroko bizitzan zein eskolan ikus ditzakegun arazoak edo egoerak islatzeko eskatu zigun. Gure kasuan, gehiago zentratu gara gizartean aurki ditzakegun egoeretan eskolan bertan baino, eskola gizartearen isla dela uste dugu eta. Proiektua bi ataletan banatu nahi izan dugu: alde batetik, gorputza inguratzen duten hainbat esaldi eta hitz aurki ditzakegu eta bestalde, gorputzaren osotasunean zentratu gara. Irudikatu dugun emakumea inguratzen duten esaldiek, gizarteak gure egunerokoan buruan sartzen dizkigun balore, rol eta estereotipoei egiten die erreferentzia. Egunero jasotzen ditugu iruzkin matxistak eta baita egoera sexistak bizi ere, eta okerrena da, gauza batzuk hain ditugu barneratuak, non ez garen konturatzen edota ez diegun duten garrantzia ematen. Huen adibide dira “umore txarrez zaude, hilekoarekin al zaude?”, “neska izateko ez du gaizki jokatzen”...

UNITATE DIDAKTIKOA

Modulu lanaz gain, unitate didaktiko bat ere egin dugu. Gure taldea Salburua parkera joan ginenez K2-a egiteko, horri lotutako unitate didaktiko bat proposatu behar genuen. Modulu lanean, talde bakoitzak bere baliabidean ikusitakoa gure asignaturekin lotu behar genuen, baina baliabide gehienek, zerikusi gutxi dute matematikekin. Hortaz, matematikari bideratutako unitate didaktiko bat proposatu behar izan dugu taldeka. Gainera, unitate didaktikoa arazo batean oinarritutako metodologia erabiliz sortu dugu; hau da, klasean matematikak lantzen ari garela, arazo bat sortu da, beraz, horri irtenbidea ematen laguntzeko, Salburuara joango gara ikasleekin. Irteera baliatuz, horretan oinarritutako proiektu bat planteatuko zaie ikasleei, matematikak lantzera zuzendutakoa, noski. Unitate didaktikoaren hasieran, oso galduta ginen, ez genekien oso ondo nondik hasi eta norantz jo; egia esan, nahiko zaila iruditzen zitzaigun Salburuako irteera matematikekin lotzea, Natur zientziak dira geh...

SALBURUARA BISITA (K2)

Bigarren lau hileko honetan, bigarren modulu lana egin behar izan dugu, K2-a. Lan hau burutzeko, egoera erreal batean oinarritu behar izan gara, eta horretarako, irteera bat egin dugu eskola bateko ikasleekin proposatu zitzaigun bezala. Gure kasuan, Salburua parkera joan ginen, Armentia ikastolako 5.mailako haurrekin. Salburua parkea, Gasteizeko parke naturalik handiena da eta oso ederra da gainera, horregatik oso gustuko dute haurrek. Honetaz gain, ekintza eta bisita gidatu asko eskaintzen dira eskolei bideratuak. Irteerako eguna iristean, parkean bertan ikastolako haurrekin elkartu eta bisita hasi genuen. Lan honek, lauhileko bakoitzeko lana izateaz gain, hainbat helburua ditu; etorkizuneko irakasle gisa ikasleengana hurbiltzea, irteerako jarduerak lehen pertsonan bizitzea, ikasle-irakasleen arteko harremana ikustea bertan sortu daitezkeen gatazkei irtenbidea bilatzen saiatzea eta irakasleen funtzioak aztertzea esaterako, beste hainbesteren artean. Amaitzeko, esan behar...

ESTHER FERRER

Irudia
Esther Ferrer, Euskal Herriko performance-en artea praktikatzen duen artista da, eta gaur egun Parisen bizi da. Performance-ak, momentuan inprobisatutako antzerkiak dira, unean bertan ateratzen direnak. Performanceak askotan errepikatzen badira ere, bakoitzean gauza desberdinak ateratzen dira, eta gauza bera gertatzen da ikusleekin ere, errepikapen bakoitzean gauza ezberdinak egiten dituzte eta erantzun desberdinak eman ere. Esther Ferrer

CONVIVENCIONALIDAD

Klasean aztertutako Ivan Illichen hirugarren kapitulua Convencionalidad izan zen. Bertan, Illich-ek eskola zeremonia mitopoetikoa dela esaten du, eta horregatik, bakoitzak bere kabuz ikasteko askatasuna proposatzen du testuan. Honetaz gain, bizikidetasunaz ere hitz egiten du, eta hau beretzat proiektu bat da, gizarte modernoago bat sortzeko proiektua hain zuzuen ere. Bestalde, bi harreman mota aipatzen ditu. Alde batetik, harreman autonomoa azaltzen du, autogobernuak sortuadena, balore berri batzuk sortzeko eta pertsonalki erabakitzeko helburua duena. Bestetik, harreman heteronomoa azaltzen du, bizitza estruktura bertikalean antolatzen duena. Hori gutxi balitz, Illich-ek deseskolarizazioa proposatzen du, baina honek erabaki politiko bat hartzeko baldintzak bermatzea suposatzen du. Teknologiaren beharra eta honen erabilera eskolan ere aztertu behar da, merezi duen ala ez baloratzeko. Azkenik, Ivan Illich-en arrazionalitate utopikoaren azken zentzua au...

CURRICULUMA

Curriculuma pertsona batek ikasten duen guztia da, eta 3 mota bereizten ditugu. Curriculum formala:  legez eta derrigorrez ikasi behar dena azalten den dekretua da. Curriculum ausentea:  konturatu gabe eguneroko bizitzan inkontzienteki ikasten duguna da. Adibidez, hegazkinetan azafata neskak bakarrik ikusten baditugu, umeak pentsatu dezakete mutilak ezin direla lan postu horretan egon, nesken lanarekin lotuko baitute. Curriculum ezkutua:  bisualki eguneroko mezuen bidez (nahi edo ez nahi) ikasten duguna da. Adibidez, nesken eta mutilen komunak bereiztea.

IRUDIEN BIOLENTZIA

Gaur egun telebistan, sare sozialetan, gure egunerokoan, eta beste hainbat lekutan milaka irudi ikusten ditugu eta askotan ez diegu duen garrantzia ematen. Gehienetan, argazki horiek ikustean, lehenengo begiradarekin ikusten dugunarekin soilik geratzen gara, baina argazkiei arretaz begiratuko bagenie, mezu asko ezkutatzen dituztela konturatuko ginateke.   Horregatik kontu asko eduki behar dugu argazki bat argitaratzean edota ikustean, batzuetan konturatu gabe, kolektibo baten alde edo kontra egin dezaketelako.

GORPUTZAREN NORMALIZAZIOA

Paul B. Preciado aktibista eta filosofo garrantzitsua da. Egitura politikoak eta gorputzak aztertzen ditu, eta klasean berari egindako elkarrizketa bat ikusi ondoren gauza berri batzuk ikasi ditut. Bideoan, sexualitatea aipatzen da, eta honek, gaiaren inguruan hausnartzera eraman nau. Gure gizartean betidanik tabua izan da sexualitatea eta sexuaren gaia, eta gaur egun aurrerakuntzak ematen ari diren arren, hitz egiten eta batez ere erakusten ez den gaia da. Gizakiak, izaki sexualak gara eta horregatik gaia naturaltasunez tratatzea ezinbestekoa da. Haurrak ez dute gai hauen inguruan zeinekin hitz egin, eta normala denez, jakinmina dute sexualitatearen inguruan. Beraz, beharrezko iruditzen zait txikitatik heziketa sexual natural bat eskaintzea, ezean, beste baliabide ez fidagarri batzuk bilatuko dituzte informazio desegokia eskuratzeko.

PERFORMANCE VI

Ivan Illichen kontzeptuekin amaitzeko, azken taldeak bere performance-a egin zuten. Ariketa hau aurrera eramateko, bakoitzari paper bat eman ziguten eta bertan ekintza edo ikaskuntza bat azaltzen zen. Ondoren bi multzo desberdinetan banatu zuten arbela; etxean edo kalean. Bakoitzak, tokatutako papera multzo batean edo bestean itsatsi behar genuen. Jarduera amaitzean, paper asko erdian gelditu ziren, hau da,   bi lekuetan egiten bai ziren ekintza horiek. Honekin, ikusi ahal izan genuen ikasteko ez dela beharrezkoa eskolara joatea. Kalean eta gure eguneroko bizitzan, hainbat gauza ikasteko aukera dugu eta askotan, eskola dela ikasteko bide bakarra ideiarekin soilik itsutzen gara. Ariketa interesgarria iruditu zitzaidan, oso bisuala.

PERFORMANCE V

Illichen kontzeptuen inguruko performance-ekin jarraituz, beste talde baten txanda iritsi zen. Kasu honetan, ikasgela utzi eta kalera atera ginen jarduera egiteko. Taldeko bat, zeloa lurrean itsasten hasi zen eta zeloak egiten zuen bidearen gainetik ibiltzen hasi zen. Gero denak berdina egiten hasi ginen, baina iadanik aurreko performancetatik ikasi dugunarekin, konturatu ginen nondik zihoan gauza eta asko zintatik kanpo ibiltzen hasi ziren. Jarduera honekin adierazi nahi zutena, gizartea teknologiaren menpe dagoela da, eta askotan ez garela konturatzen gailu teknologikoak erabiliz, arrastoa uzten dugula. Gainera, uste dut, hain gaudela zentratuta gaur egun gure mugikorrarekin, sare sozialekin eta abar ez garela konturatzen beraiek nahi duten bidetik eramaten gaituztela gu konturatu gabe.

TOM BOY

Irudia
Tom Boy, 2011an egindako pelikula frantsesa da. Protagonistak Laure du izena eta 10 urte ditu. Gure protagonista biologikoki neska den arren, mutil transexuala da, bera mutil sentitzen da eta, baina hau guztia, ezkutuan darama. Laurek ilea motza darama eta arropa zabalak jartzen ditu. Behin, Laure kalera atera zen, auzoko haurrekin jolasteko asmoz, eta ahalako batean, Lisa ezagutu zuen. Honek auzoko beste mutilak aurkeztu zizkion protagonistari, baina Laurek, Mikel deitzen zela esan zien denei eta guztiek mutila zela pentsatzen zuten. Uda aurrera joan zen eta denak oso lagunak egin ziren. Ahalako batean, protagonistaren ama Mikelek denei esandakoaz konturatu zen eta soineko bat jartzera behartu eta denei neska dela esatera behartu zuen. Lagunek honen berri izan zutenean, Laure ez zuten berdin tratatu. Pelikula honek nire ustez, oso ondo adierazten du pertsona nahiz haur askoren egunerokoa. Gizartean oso markatuta dago pertsonen sexua eta generoa eta noski, horrek dakartza...

PERFORMANCE IV

Beste talde batek Ivan Illichen kontzeptuen inguruko performance-a egiteko eguna iritsi zen. Taldeka jartzeko esan ziguten eta ondoren, hiruki baten irudia eman ziguten eta beste hainbat hiruki txiki. Pieza txikiak orden egokian ipiniz, hiruki handia estaltzea lortu behar genuen. Talde gehienak lortu genuen, baina beraiek zuzentzera etortzen zirenean, gaizki zegoela eta berriro hasteko esaten ziguten. Horrela behin eta berriz denak frustratu arte. Performance honekin adierazi nahi izan zutena, eskolan gauzak modu bakar batean soilik egin daitezkela zen, eta ez bada beraiek nahi duten modura, gaizki dagoela. Eskolan hegoak eta irudimena mozten dizkigu, eta biharko eguneko irakasle gisa, ez dut hori nahi nire ikasleentzat.

GURE PERFORMANCE-A

Hirugarren performance-a gure taldearena izan zen; Matraka taldearena hain zuzen ere. Guk ere, Ivan Illichek eskolari kritika egiteko erabiltzen duen kontzeptu bat azaldu behar genuen. Horretarako, lehenik eta behin, ikasle guztiak bi ilaratan jartzeko eskatu genien, bata bestearen atzean. Ondoren, esaldi bat irakurri genien altuan pare bat aldiz, eta horren ostean, denek buruz errepikatu behar zuten esaldi bera. Esaldia ondo esaten zutenak alde batean jartzen ziren eta gaizki esandakoak beste aldean kolokatu genituen. Lehenengoa ondo egin zutenak, ilaran kolokatu ziren berriro ere eta prozesu bera errepikatu genuen 3 aldiz beste esaldi batzuk erabiliz. Ariketa honek, erritmo konstante bat mantentzen zuen eta oso errepikakorra zen; hori bai zen helburua. Honekin lortu nahi genuena, modu kritiko batean eskolaren funtzionamendua adieraztea izan zen. Lehenik eta behin, oso larria iruditzen zait eskolak oraindik ere metodo memoristiko zaharkitu honekin jarraitzea. Honekin lor d...

PERFORMANCE II

Beste egun batean, bigarren talde batek Ivan Illichen kontzeptuak azaltzeko beste performance bat aurkeztu zuen. Taldekide guztiak gelatik bueltaka ibiltzen hasi ziren; batek instituzio desberdinen izenak esaten zituen, beste batek zenbakiak ordenean, urrengoak zenbakiak atzekoz aurrera eta azkenak zenbaki ezberdinak inongo orden logikorik gabe. Taldeko kide guztiak, batera hasi ziren hizketan, bakoitza berea esanez eta ingurukoei kasu handirik egin gabe. Lehenengo pertsonak (instituzioak esaten zituenak) hauetako berri bat aipatzen zuenean, hirugarren eta laugarren pertsonak (zenbakiak “gaizki” esaten zituztena), isildu egiten ziren segundu batzuez eta zenbakiak orden zuzenean esaten zituenak soilik jarraitzen zuen. Gero, denak batera jarraitzen zuten berriro ere. Performance honekin adierazi nahi zutena, instituzioek mugatu eta baldintzatu egiten gaituztela da. Gaur egungo gizartean, instituzioek bideratzen gaituzte zer eta nola egin behar dugu erabakitzera eta modu bakarra ...

EXAMINATED LIFE

Behin klasean bideo bat ikusi genuen, “Examined life” deiturikoa, eta denon artean horren inguruan hausnartzen aritu ginen. Bideoan zehar, “elkarrekin bizitzea” erabilera azaltzen da behin eta berriro. Hemen dio, aurrera egitea ibiltzea dela, baina ibiltzea ez da bi oinekin aurrera egitea soilik, haratago doa gauza. Bestalde, bideoan beste bi kontzeptu ere azaltzen dira; lehenengoa “impairment” konstrukzio biologikoari egiten diona erreferentzia, eta bestetik, “disability”, konstrukzio sozialari dagokiona. Honen mezu nagusia, gure bizitzan zehar denak behar dugula laguntza da. Gainera, generoaren arabera hainbat estereotipo eta desberdintasun daudela ere azpimarratzen du bideoan.

HOMESCHOOLING

Irudia
Homeschooling-a, gero eta gehiago ikusten den fenomenoa da. Homeschooling deitzen zaio bakoitzak, eskolara joan gabe, bere etxean ikasteari. Honek noski, gauza guztiak bezala, bere alde positibo eta negatiboak ditu. Honek dakartzan gabezien inguruan, azpimarragarrienak honako hauek dira: haurrak ez du harremanik egingo klasekideekin, gainera ez du kultura aniztasunik ezagutuko eta ez du inolako titulurik eskuratuko egindako ikasketengatik. Gainera, gurasoek formazio falta izan ohi dute beraien seme alabei irakasteko, eta horrelako kasuetan askotan, gehiegi zentratzen dira umearen interesetan, balantza bilatu gabe. Beste alde batetik, ikasketa mota honen onuretan zentratuz, baditu beste hainbat abantaila. Haurrak ez dira etxetik atera behar eskolara joateko, ordutegi malguagoa dute, emandako materia beraien interesetan oinarritzen da, eta gainera gurasoekiko harremana estutzeko eta haiekin denbora gehiago konpartitzeko aukera dute. Gainera, presio gutxiago izan ohi dute, ebalua...